Subiranotasun lurralde gatazkak Europan: 2021 plana

Proiektuak

2021/04/20

Subiranotasun lurralde gatazkak Europan: 2021 plana

Europako subiranotasun-gatazkei buruzko programa aurrera doa, gaian sakondu, sinergiak sortu eta nazioartean zabaltzeko.

Joan den azaroan Eusko Ikaskuntzak eta Institut d’Estudis Catalans-ek Euskal Herriko, Kataluniako eta Europako hogei bat erakunderekin batera antolatutako jardunaldiek nazioarteko erreferentziako talde akademiko, instituzional eta sozio-politiko zabal bat bildu zuten, Europako proiektu komunari, haren artikulazioari eta demokratizazioari buruz gogoeta egiteko. Esparru horretan aurkeztu zen “Subiranotasunaren lurralde-gatazkak ebazteko jardunbide egokien kode bat prestatzeko oinarriak” dokumentua.

Ondoren, Bartzelonako Gai Garaikideen Azterlanen Zentroko Idees aldizkariak “Catalunya – España: ¿del conflicto al diálogo político?” izeneko zenbaki berezi baten barruan jardunaldi horietan aurkeztutako ekarpen teorikoak argitaratu zituen.

Eztabaida horretan sakondu beharra dagoela ikusirik Europa mailako gobernantza birdefinitzeko testuinguruan, bai eta maila globalean ere, programako lantaldea, lurralde-gatazkak demokratikoki bideratzeko "argitasun estandar europear" bat garatzeko estrategiak diseinatzen ari da. "Argitasun Estandar" bat, Europako erakundeek onar lezaketena subiranotasun lurralde-gatazken konponbide demokratikoan argitasun araubide bat garatzeko proposamen gisa. Horretarako, esparru akademikoan zein sozialean jardun nahi da.

Europaren etorkizunari buruzko Konferentzia aukeratzat hartuta, foro akademikoak antolatzea aurreikusten da, ekimeneko hartzaile diren erakundeetako adituek planteatutako gaietan sakondu ahal izateko. Garrantzizkoa izango da adituen artean elkarrizketa bultzatzea  eta era berean sozializazioaren bidez gai honek behar duen sakontze demokratikoaren inguruan pedagogia egitea, Europa mailan argitasun araubide baten beharraren aldeko iritzi publikoa eta sare akademikoa sortzeko.

Lurralde burujabetza gatazkak Europan: praktika onak eta ebazpen-proposamenak proiektua xehetasunez ezagutzeko sakatu hemen.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp