Laburpena
Registros izenekoek Errege Altxorraren gastuak eta sarrerak jasotzen dituzte modu sistematikoan. XIII. mendean azaldu ziren, Europak bizi zuen finantzen antolaketa geroz handiago eta garapen ekonomikoaren agerpen gisa. Hispaniar erresumen artean, Nafarroa aitzindaria da kontabilitate-ohituren sarrerai dagokionez, Champaña dinastiaren (1234-1274) administrazio erreformen parte bat baitziren. Registros horiek Teobaldo I.arekin (1234-1253) egiten hasi baziren ere, kontserbatzen den lehen pieza, Nafarroako Artxibo Nagusiko 1 zenbakiduna, 1266 urtekoa da, nahiz eta 1259ko bi zati dituen. Teobaldo II.aren erregealdian (1253-1270), erregistroa dokumentu egituratu gisa agertu zen, kontu partzialak balantzez horniturik laburbilketa orokor batean biltzen zituena eta Altxorrak zuzenean eginiko gastuak barne hartzen zituena.
Artikuluak
Izenburua