Laburpena
1291ko ekitaldi fiskalari dagozkion Nafarroako Koroaren ohiko sarrera eta gastuen zerrenda ia osoa biltzen du Registro de Comptos n? 5 izenekoak. Kontu horiek, hala dirutan nola gauzatan emanak, mugapeen arabera antolaturik dude eta erresumako eskualdeetako hainbat ofizialek aurkezturik daude, salbu eta Erriberako merioarena, horren koadernoa zoritxarrez ez baita kontserbatu. Nafarroako Artxibo Nagusian aurkitzen den eskuizkribu honek administrazio zentralaren finantzen sistematizazio xehea erakusten du eta, era berean, XIII. mendaren amaierako nafar bizitzaren irudi zehatza ematen digu. Bideratzen dituen datu ugariak guztiz baliotsuak gertatzen dira inflexio garai hartako, hots, XIII. mendeko garai sozio-ekonomiko betearen eta beranduko Erdi Aroko lehen krisien arteko erresumako gizartea, ekonomia eta erakundeak aztertu ahal izateko. Hala berean, kontabilitate alderdiak azter daitezke, hala nola zerga sistema, karga fiskalak, prezioak, neurriak, dirua, soldatak, etab. Orobat, nabarmentzekoa da horren orrietan Iruñeko bailearen kontuen zirriboroa aurkitzen dela -koaderno garbiarekin batera-, bai eta erresumako mugape fiskalen erabateko finkatzea ere. Registros de Comptos delakoen lehen Saileko dokumentu-piezetarik zaharrenetako eta hobekin kontsertatuetako bat dugu hau. Sarrerak eta izen propioen aurkibideak osatzen dute testuaren argitalpena.
Artikuluak
Izenburua