Cibercultura en tiempos de pandemia: Aceleración y retroceso en la adaptación digital

Díaz Noci, Javier
- Argitalpen urtea:
- 2020
- Argitalpen tokia:
- Donostia
- Ezaugarriak:
- BIBLID [0212-7016 (2020), 65, 1-2: 12-33]
- ISSN:
- 0212-7016
Laburpena
Saiakera gisa idatzitako artikulu honek planteatzen du zein diren SARSCoV- 2 birusaren pandemia ziberkulturan eragiten hasi den ondorioak. Kultura, ziberkultura edo sare digitalen kultura (eta bereziki World Wide Web delakoa) kontzeptu malgua dela dio, askotariko jarduerak, balioak eta adierazpideak barne hartzen dituena. Era berean, oinarrian badira ideia batzuk sarritan neutralak, ezinbestekoak edo teknologiaren araberakoak balira bezala aurkezten direnak; baina, ongi aztertuz gero, ikus daiteke ondorioak dituztela gobernantzan, ekonomia globalean, desparekotasunean eta pertsonen eguneroko bizitzan. Egungo epidemia globalak agerian utzi du joera batzuk zenbateraino bizkortu diren ziberespazioan –benetan globala den lekuan, mundu fisikoan mugikortasun-arazo larriak dauden honetan– , eta, aldi berean, beste batzuen ahuleziak erakutsi ditu.
Erregistratu eta jaitsi Eusko Ikaskuntzaren argitalpenak
Erregistratuta nago. Kontura sartu