Euskal hedabideak eta gatazken jarraipena: Udaberri Arabiarraren kasua

Mediatika. Cuadernos de Medios de Comunicación, 20 [on line]

Unda Endemaño, Annette

Argitalpen urtea:
2024
Argitalpen tokia:
Donostia ; Leioa
Ezaugarriak:
BIBLID [eISSN 1988-3935 (2024), 20; 21-40]; on line
ISSN:
1137-4462; eISSN: 1988-3935

pdf jaitsi

Laburpena

Kazetariaren ofizioak orokorrean azken urteetan jasan dituen aldaketen bezala, gatazkakazetaritza ere eboluzio honen lekuko zuzena izan da, bereziki lan eta segurtasun baldintzenarloan. Irakeko Gerran kazetari autonomoen presentzia nabarmentzen hasia bazen ere, UdaberriArabiarraren baitan kokatutako 2012. urteko Siriako Guerra “freelancen gerra” bezala ezagutuaizan da. 2012an Sirian bizitako kazetarien kontrako eraso guzti horien ondorio, hedabide askokkazetariak lekura bertara ez bidaltzeko hautua egin zuten. Lan honen helburua beraz, euskalhedabide nagusiek Udaberri Arabiarrari buruz egindako jarraipen mota ikertzea eta aintzat lanegin zuten kazetariei eskainitako segurtasun eta lan baldintzak aztertzea. Hau betetzera begira,bost euskal hedabideetako nazioarteko sekzioetako buru diren profesionalak elkarrizketatudira. Emaitza nagusien artean, kazetaritza autonomoaren igoera, pieza informatibo bakoitzekoordaintzen diren tarifen prezio baxuak eta segurtasun neurri urri edota ikustezinak nabarmentzendira, azalean utziz hedabideen krisiak eta nazioarteko informazioaren inguruko interes orokorrarenfaltak kazetarien baldintzetan duen eragin zuzena.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua