Euskal Herriko artadietako makromizetoen azterketa

SALCEDO, Isabel
; SARRIONANDIA, Estibaliz
- Argitalpen urtea:
- 2002
- Argitalpen tokia:
- Donostia-San Sebastián
- ISBN:
- 84-89516-92-8
- ISSN:
- 1137-8603
Laburpena
Lan honetan Euskal Herriko artadietako makromizetoen azterketa egin da. Horretarako, Euskal Herriko ipar-hego gradientea kontsideratuz, hiru lokalitateetako artadiak aztertu ziran; bata artadi kantauriarra eta beste biak mediterraniarrak. Artadi bakoitzean 400 m2-ko bost partzela mugatu ziran. Onddoen fruktifikazio maximoko garaian, partzelak astero bisitatu ziren, eta bisitaldi bakoitzean, makromizeto-espezie desberdinak inbentariatu eta koantifikatu egin ziren. Urte beteko laginketaren ondoren, artadiak orotara kontsideratuz, 237 makromizeto-espezie identifikatu ziren. Ikusi da hiru lokalitateetako artadietako makromizeto-komunitateen artean desberdintasunak daudela. Dana dala, makromizetoen ikasketetan emaitzak fidagarriak izan daitezan urte gehiagoko jarraipena egitea komeni da.Erregistratu eta jaitsi Eusko Ikaskuntzaren argitalpenak
Erregistratuta nago. Kontura sartu