Iconografía musical de Navarra Merindad de Estella-1

Cuadernos de Sección. Folklore

Alonso y García del Pulgar, Tomás
; Napal Oteiza, Ángel

Argitalpen urtea:
1991
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISSN:
0212-7547

pdf jaitsi

Laburpena

Tutera eta Merinaldeko musika ikonografiaz hasitako bilduma lanak badu jarraipenik Lizarrakoari buruz egindakoaz: aurkezten ari gatzaizuen ikerlan hau bertan aurki daitezkeen musikagune anitzen lehen erakusgarria baizik ez da. Bere garaian erabili zen kasuistikak ez du, esan gabe doa, aldaketarik ezagutu: arte mugimendu eta berauei darien ondorio estetikoak ; artistaren berezko nortasun eta jeinu sortzailez batera, landutako instrumentuaren emaitza morfologikoan berebiziko eragina izan duen gaitasun teknikoa ; Nafarroako arte ondarea aurkitzen den egoera. Honenbestean, kontutan hartu beharra dago identifikazio lanek zenbaitetan halako etenak ezagutu dituztela, lehen hurbilpen lan honetan Merinaldeko beste ibarretako errealitateari buruzko lanek jarraia emango diote ikerketa garrantzitsu honi. Esan dezagun, amaiera gisa, lurralde honetan jasoriko ikonografi laginei buruzko portzentaia baloreek kordofonoen presentzia handiagoa salatzen badigute ere, aerofonoak Tuterako Merinaldeari buruzko alean aipaturikoak baino gehiago zirela.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua