Kapela konikoak Euskal Herriko folklorean
Quijera, José Antonio
- Argitalpen urtea:
- 1994
- Argitalpen tokia:
- Donostia-San Sebastián
- ISSN:
- 0212-7547
Laburpena
Lan honetan Euskal Herriko jai eta dantza jakin batzuen ohizko jantzietako elementu bat aztertzen da: kono itxurako txanoak. Aurkezten diren adibideei esker, kokalekuaren araberako bi eskualde geografiko bereizten dira, bi-biek ezaugarri propioak erakusten dituzte eta bata bestearen aurrean, buruz-buru, aurkitzen dira: Atlantiko aldea eta Mediterraneo aldea. Gainera, txano konikoen inguruko alderdi sinbolikoen azterketan sakontzen da. Hartarako, gisa horretako elementuak beste zenbait tokitako jantzietan aztertzen dira, datu etnografikoen eta arkeologikoen laguntzaz.Erregistratu eta jaitsi Eusko Ikaskuntzaren argitalpenak
Erregistratuta nago. Kontura sartu