Laguntza publikoen kontrolaren erreforma eta horren eragina Euskadin

Etxabe Jauregi, Jon
- Argitalpen urtea:
- 2010
- Argitalpen tokia:
- Donostia-San Sebastián
- ISSN:
- 1137-1951
Laburpena
Europar Batasunak lehiaren defentsarako duen politika funtsezko tresna da barne merkaturaren funtzionamendu egokia bermatzeko. Azken fi nantza-krisialdiaren ondoren estatu laguntzei buruzko fi losofi a hankaz gora erori da, sistema ekonomikoa kaos batean murgiltzea lortu delarik. Era berean, euskal erakundeek alor horretan legeak egiteko ahalmena ote duten zalantzan jarri dute, hartarako eskumenen jabe izan arren. Guztiarekin ere, eskualdeen eskumenak mantentzearen aldeko jarrera hartu du Europar Batasuneko jurisprudentziak. Azore Uharteen kasuan hasi zen joera hori begiztatzen, eta berretsia gertatu da, euskal foru erakundeek harturiko neurriak zirela-eta, Euskadiko Auzitegiak Nagusiak berriki emandako epaian.Erregistratu eta jaitsi Eusko Ikaskuntzaren argitalpenak
Erregistratuta nago. Kontura sartu