Screening Effects on the Electronic Structure of Atoms and Molecules
López, Xabier
; Sarasola, Cecilia
; Ugalde, Jesús M.
- Argitalpen urtea:
- 1997
- Argitalpen tokia:
- Donostia-San Sebastián
- ISSN:
- 1137-4411
Laburpena
Orbital molekularren eremu autokonsistentearen prozedura erabili da, Yukawa potentzialarekin, energia atomiko eta molekularrak kalkulatzeko. Slater-en determinanteak, bai geruza itxientzat bai geruza irekientzat, oinarri gaussiarren funtzioen konbinazio lineal gisan garatu dira. Hauentzat behar ziren oinarrizko integralak analitikoki garatu dira erabat. Honela lortutako hidrogeno atomoaren energiak, orbitalen garapenak txikiak izanda ere, bat datoz, orohar, beste kalkulu zehatzagoekin. H+2 eta H2 molekulen oinarrizko egoeretako lotura distantzia !luzatu eta disoziazio energia txikitu egiten dela, pantailatze parametroa handitzerakoan, aurresaten du gure ereduak.Erregistratu eta jaitsi Eusko Ikaskuntzaren argitalpenak
Erregistratuta nago. Kontura sartu