Teknologia eta aldaketa soziala: Informazioaren Gizartea

Olazaran, Mikel
- Argitalpen urtea:
- 1997
- Argitalpen tokia:
- Donostia-San Sebastián
- ISBN:
- 84-89516-62-6
Laburpena
Infomazio teknologia (IT: informatika, telekomunikazioak) gizarteko esparru desberdinetan hedatzen doan neurrian, azken bolada honetan "informazioaren gizarteaz" hitz egiten da nonahi. Berrikuntza tekniko eta sozial haundiak datozela esaten da behin eta berriro, baina nekez egiten da kontzeptu horri buruzko azterketa sistematiko eta kritikorik. Komunikazio honek bi zati nagusi izango ditu. Lehenengoan, informazioaren gizarteari buruzko ikuspegi nagusien deskribapena eta azterketa kritikoa egiten da (determinismo teknologikoa, berregituraketa eta postforismoari buruzko teoriak, eta ikuspegi kritikoak). Bigarren zatian IT-k organizazioetan duen eragina aztertzen da, organizazioen egiturari, lanaren antolaketari eta teknologiaren inplementazio prozesuari begiratuz.Erregistratu eta jaitsi Eusko Ikaskuntzaren argitalpenak
Erregistratuta nago. Kontura sartu