Eusko Ikaskuntzak UPV/EHUren Urrezko Domina eta Argia Saria jaso ditu

Berri korporatiboak

2019/01/28

Eusko Ikaskuntzak UPV/EHUren Urrezko Domina eta Argia Saria jaso ditu

Eusko Ikaskuntzak Euskal Herriko Unibertsitatearen Urrezko Domina jaso zuen euskal unibertsitatearen alde eginiko lanaren onarpen gisa, urtarrilaren 25ean Donostiako campusean antolatu zen ekitaldian.

Juan José Álvarez bazkideak egin zuen laudatioa. Nazioarteko Zuzenbide katedradunak 1918tik Eusko Ikaskuntzak unibertsitatearen alde egindako aldarrikapena eta euskal unibertsitate baten sorreraren bidean pausoak emate aldera eginiko kudeaketari testuingurua jarri zien. Eusko Ikaskuntzak egin berri duen XVIII. Kongresua iragana eta etorkizuna lotzen dituen bokazio historikoaren seinaletzat hartu zuen. “Eusko Ikaskuntzaren jaiotzaren arrazoiak eta egungo gizarte testuinguruaren arteko paralelismoak eta proiektu hura duela zenbait belaunaldi pentsaezina zen nagusitasuna lortu duten oinarri metodologikoetan oinarritu izanak gure lanerako gogoa sustatzeko balio behar du”, azpimarratu zuen Álvarez Rubio irakasleak.

Unibertsitateko Domina eskertu ondoren, Iñaki Dorronsoro lehendakariak aurreko urteetan sari hori bera jaso zuten Eusko Ikaskuntzako kideak izan zituen presente, bai eta UPV/EHUko errektore eta Eusko Ikaskuntzako lehendakari izan direnak ere. Jarraian, Eusko Ikaskuntzaren unibertsitatearen aldeko jardueraren errepasoa egin zuen, orainaldia eta etorkizuna. UPV/EHUko errektore Nekane Baluerkak itxi zuen ekitaldia.

Ordu batzuk beranduago bigarren omenaldia jaso zuen Eusko Ikaskuntzak egun berean. Kasu honetan Argia Saria izan zen, Euskaltzaindiarekin batera jaso ere.

Argia Saria

Erakunde, entitate eta kolektibo anitzek saritu dute Eusko Ikaskuntza 2018an zehar, urteetan zehar egindako ibilbide historiko eta euskal kulturaren ikerketa, zabalkunde eta sustapen lanagatik.

Hauek izan dira jasotako sariak:

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp