Urteko Galdera: lau ekarpen

Urteko Galdera

2019/05/28

Urteko Galdera: lau ekarpen

“Euskal Herriak gizarte-integrazio eta kohesio handiagoa lor dezan, zertan eragin behar dugu nagusiki?” 2019ko urteko galderari gizarte alorreko lau esparrutan inplikatutako lau pertsonek erantzun diote hil honetan.

Alboan GKEko zuzendari Mª Mar Magallónek abegi ona eta harreraren kultura sustatzeko apustua egin du, topaketa gune, familia sare eta komunitate abegitsuen bidez. Gainera, dibertsitatea eta interkulturalitatea modu egokian kudeatuko duten hezkuntza ereduak indartu behar direla eta pertsona migratzaileen errealitatea eta gure herriari egiten dioten ekarpen positiboa hobeto ezagutzea sustatu behar dela dio.

Gezki Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutuko zuzendari Aitor Bengoetxeak gizarte kohesio eta berdintasun sozioekonomikoa lortzeko kontzientzia kolektibo handiagoa behar dela azpimarratu du. Hortik abiatuta, politika fiskal birbanatzailea eta gutxien kobratzen duten langileen soldatak igo behar direla nabarmendu du. Hala ere, Aitor Bengoetxeak azpimarratu du Euskal Herria munduan erreferente dela gizarte ekonomia enpresei dagokienez.

Gizarte eredu berdinzale eta integratzaile baterantz aurrera egiteko gizarte babesa bermatu behar da: alor guztietan pertsona guztiei sarbide unibertsala ematea, hirugarren zerbitzura egongo den ekonomia solidarioa, aniztasunari errespetua, elkarbizitza eta integrazioa sustatzea eta gizarte ekimena sustatzea. Hori da Sareen Sarean bildutako hirugarren sektore sozialeko sareek pentsatzen dutena, Mikel Barturen koordinatzaileak adierazi duenez.

Azkenik, Euskal Ekonomia eta Gizarte Kontseiluko Emilia Málagak ezinbesteko faktoretzat jo ditu gizarte zerbitzuak eta enplegua gizarte kohesiorako.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp