Oihenart. Cuadernos de Lengua y Literatura

Euskal kritika, gaur

Euskal kritika, gaur

Egileak: Lasagabaster, Jesús María [et al.]

Argitalpen urtea:
2002
Argitalpen tokia:
Donostia
ISBN:
84-8419-927-4
ISSN:
1137-4454

Laburpena

"Euskal Kritika, Gaur" izenburua eman diogu "Euskal Kritikagintzari buruzko I. Jardunaldiak" (Gasteiz, 2000-2-16) direlakoetan esandakoak biltzen dituen liburu honi. Bertan, euskal kritikaren diagnostikoa eta azterketa egiten da, esparru akademikoan nahiz publikoan dauden hutsuneak nabarmenduz, eta genero desberdinetan azken urteotan kaleratu diren ekarpenak azpimarratuz. Esandakoaz gain, Literatur genero desberdinen ikerketak zertan diren, edo literaturaren irakaskuntza unibertsitatean nola garatu den izan dira liburuan hizpide. Argi geratzen da Euskal Filologia ikasketek bultzada handia eman diotela euskal kritika akademikoaren garapen eta bermatzeari, baita gure ikerketen norabide metodologikoaren gaurkotzeari. Euskaraz ez ezik gaztelaniaz eta frantsesez ere datozen artikuluotan, egungo euskal kritikagintzaren aurpegi anitzak deskribatzen dira.

Artikuluak

Izenburua

Buscador

Bilaketa aurreratua