IV.-IX. mendeetatik Euskal Herrian geratu diren arte aztarna urrien azterketa kokatzearren, garai hartako historiaren ikuspegi eskematikoa emanez hasten da egilea bere saio hau. Gero gaiari ekiten dio, arkeologiak mende horiei buruz mantendu duen isiltasun bitxia argitzen saiatzen da.Arte obrak bi sektoretan besterik ez dira banatzen: alde batetik, bisigodoen edo frankoen artisautza objektu erabilgarriak, nekropolietan aurkituak, hala nola gerriko belarriak, krisketak, aiztoak, armak eta liturgia piezak; eta bestetik, eremitorio bisigodoak, gehienbat Arabako mendialdean zulaturikoak, ikertzaileek berriki azterturikoak, zeinetan Euskal Herriko Goi Erdi Aroko bizitza erlijiosoaren hainbat aztarna aurkitu diren.