La frontera occidental del reino de Navarra en 1200: la perspectiva arqueológica

Artikulu honetan, Araba eta Gipuzkoa lurraldeen 1199-1200 urteetako -Nafarroako erresumaren mendetik Gaztelakoaren mendera pasa zireneko- defentsa aparatuari buruzko sintesia egin nahi da arkeologiaren ikuspuntutik. Artikuluan, horien zerrenda osatu da, lurraldearen defentsa posizioen kopuru zehatza jakiteko; ezaugarri tipologiko nagusiak begiztatu dira, bai eta hipotesiak egin ere, eraikuntza horiek betetzen bide zituzten eginkizunei buruz. Lana amaitzeko, gogoeta egiten dugu gai honen inguruko ikerketen egoerari buruz.