Retrato de un escritor vasco de Nevada: Robert Laxalt (1923-2001)

Artikulu honetan aztertu egiten da Robert Laxalten literatura. Idazle euskal-amerikar honen liburuek eragin handia erakutsi dute EEBBetan, euskaldunen ezaugarri etnikoak plazaratuz eta euskal ikerketak zabalduz. Nahiz eta idazle plurala izan, Laxalten lanetan bi gai nagusi azpimarra ditzakegu: Nevada eta euskaldunak. Laxaltek trebetasun nabarmena erakusten du Nevadako lehen aldia aztertzerakoan. Dena den, Laxalten meritu literario nagusiena Estatu Batuetako Mendebaldeko euskaldunen esperientziak eta Euskal Herriko bizimodu tradizionala isladatzean datza.