La quiebra de la soberanía navarra en Álava, Guipúzcoa y el Duranguesado (1199-1200)

1200ean Nafarroak Araba, Gipuzkoa eta Durangaldea galdu zituen, horiek Gaztelaren mende geratu baitziren. Subiranotasun transferentzia hori eragin zuten gertaera militarrak aztertzen dira lan honetan, horien kausekin batera, zeintzuk agerikoak diren 1179tik, nahiz eta 1113raino atzera daitezkeen. Nafarroak Gaztelarekiko basailutza hausteak (1162) euskal lurralde horiengatiko gatazka ekarri zuen ezinbestean bi erresumen artean (1179ko ituna). Euskal nobleziak nafar erregeek proposatu ondoko erreformei -hiriak, barrutiak edo "tenencia" zirelakoak, nafar nobleen presentzia- uko egiteak Gaztela alderako behin betiko jaidura lagundu zuen.