La conquista castellana de Álava, Guipúzcoa y el Duranguesado (1199 y 1200)

XII. mendean zehar gertatu aldizkako borroken ondoren, 1199ko udaberrian Gaztelako gudarosteak indarrez sartu ziren nafar monarkiaren mendebaldeko lurraldeetan: Araba, Gipuzkoaeta Durangaldean. Eskualde horien konkista 1200eko urtarrilean burutu bide zuten. Oraingo artikuluak Gaztelako erasoaren azterketari ekiten dio, gertakarien hurbileneko iturburuetan oinarrituz, eta bereizi egiten ditu gerta zitezkeen jazoerak eta Aro Modernoan eta Garaikidean horietaz eginiko interpretazio interesatu ugariak.