Fernando Ugarte. Euskadiko Heriotza Duinerako Eskubidea Elkartearen diruzaina: Aldez aurreko Borondateen Dokumentuak, bizitzaren azken uneetan alperreko sufrimendua ekiditen du

2012-11-07

VELEZ DE MENDIZABAL AZKARRAGA, Josemari

VELEZ DE MENDIZABAL AZKARRAGA, Josemari



Jatorrizko bertsioaren itzulpen laburtua

Gasteiztarra. Empresa Zientzietako Lizentziaduna eta Zuzenbidekoa. Bere jubilaziora arte Gasteizko Mercedes Benz S.An egin du lan. Gaur egun, Euskadiko Heriotza Duinerako Eskubidea Elkartearen diruzaina da.

Fernando Ugarte “Heriotza Duinerako Eskubidea Elkartea”ren diruzaina da eta berarekin izandako elkarrizketan, gizaki guztion baitan izaten den kezka baten inguruan aritu gara: nola murriztu heriotzaren aurrean dagoen gaixoaren oinazea? Gizakia gizaki den unetik beretik aurre egin dio, bitarte fisiko zein psikikoekin, gorputzaren sufrimenduari eta gizarte desberdinen garapen naturalean arautegi eta legeria diferenteak sortzen joan dira gaixoen azken orduetako pairamendua arintzeko.

Ugartek bere Elkartearen aurkezpena egiten du elkarrizketan. Dagokion zereginaren garrantzirako oso gutxi ezagutua den elkartearen xedeak, nor beraren bizitza eta gorputzaz libreki erabakitzeko eskubidearen inguruan ditugu. Horrezaz gain, bere bizitzaren azken unea dela uste izan duen pertsona bakoitzak bitarteko aproposak erabiltzeko defentsa egiten du Elkarteak. Halaber, eutanasiaren eta nork —lagunduta— bere buruaz beste egitearen aldarrikapena egiten dute elkartekideek.

Kontziente dira Elkartean oraindik asko falta dela eutanasia eta suizidio lagunduaren maila iristeko, espainiar eguneko Osasungintzako Lege Orokorrak ez baititu kasu horiek kontuan hartzen. Eta lurraldeetako Legebiltzarrek ez daukate ahalmenik lege harez gainetik ibiltzeko. Legeak babesten dituen arloak honako hauexek dira: informazio klinikoa, gaixoa zein senitartekoei; aukera kliniko desberdinen artean hautatzea; intimitatea; tratamendu eta gaixoak bizitza-testamentuan aske hartutako erabakiekiko errespetua; gaixoaren pairamendua arintzea, bere balio eta sinesmenaren araberako kalitatezko sendagaien bidez; tratu jasangaitzak eta degradagarriak ekiditea, lotan hiltzeko loarazleak erabiltzeko aukerarekin, gaixoak hala nahi izanez gero.

Eta hortik aurrera? galderari Ugartek dio: “Hortik aurrera lege markotik ateratzea izango litzateke. Eta eutanasia zein suizidio lagunduaz egongo ginateke hitz egiten, gizarteak hain errefusatuta dituen aukerak, alegia. Dena den, guretzat heriotza duina kontzeptua aurrekoez haratago doa, pertsonaren autodeterminazioa izan behar duelakoan baikaude, modu errealean aplikatzeko eskubidearekin eta, moral zein legalki, heriotza erraztea posible izatea aldarrikatzen dugu. Gaixoak bere bizitzari amaiera emateko unea dela pentsatzen duenean, sufrimendu barik eta berak nahi dituen pertsonek inguratua egin ahal izatea eskatzen du gure Elkarteak. Eta holandar modeloa dugu eredu, zeinean erabakia konfidantzazko erlazio batean ematen da –normalean sendi medikuaren eta gaixoaren arteko testuinguruan. Ez gaitu betetzen suitzar modeloak, erakunde zibilen esku dagoena —Exit, Dignitas...— are gutxiago iparramerikarra, harreman profesionaletik kanpo ere barbiturikoen preskripzioa ahalbidetzen duena. Biak espainiar modeloa baino hobeak badira ere, gordin samarrak iruditzen zaizkigu. Gauden egoeran geratzen zaigun irtenbide bakarra, dirua edukiz gero, lurralde horietako edozeinetara itzuli gabeko bidaia egitea da. Espainian ez dago beste aukerarik”

Heriotza Duinerako Eskubidea Elkartean pertsonen pairamendu eta degradazioari aurre egiten zaio.

Heriotza Duinerako Eskubidea Elkartean pertsonen pairamendu eta degradazioari aurre egiten zaio, gizartean oraindik helmuga horietatik oso urruti gaudenean. Zergatik ez da masiboagoa pertsonen militantzia HDEE? Ugarteren ustez, gizarte tabuek modu negatiboan jokatzen dute jarrera horretan, eta sufrimendu ekidinkorraren alde bakarrik zuzeneko kasua dagokigunean erreakzionatzen dugula dio. Gizartea, haren iritziz, bizitzaren sakralizazioan eta estamentu medikuarekiko gehiegizko begirunean izan da hezita eta, segitzen du adierazten Ugartek, bi tabu horiek interes sektario eta zaharkituei dagozkie.

Elkartearen helburu zuzenetako bat, Aldez aurreko Borondateen Dokumentua (ABD) ezagutaraztea da. Idazki horri, bizitza-testamentua, aldez aurreko instrukzioa eta aldez aurreko borondateak bezala izendatu zaio. Ekipo medikuari zuzendutako dokumentua da, ondare-testamentua duen lege-eragin beretsuarekin. Ez bada betetzen, epaitegian sala daiteke, Osasungintzako Lege Orokorrak babesten baitu. Dokumentu horren bidez, saihestu egin daiteke, bizitzaren azken unean arazoak egotea gaixoa, bere senitartekoak eta ekipo medikuaren artean. Edozein modutan, Ugarteren hitzetan “ABD-ren erabilpenaren hasierako fase batean gaude, eta horrek hiritarraren aldetik presioa egitea adierazten du, inork eragozpenik jar ez dezan. Zentzu horretan, HDEE-k laguntza eskaintzen die bere kideei, dokumentuaren balioa azken muturreraino eraman dezaten”

Beraien asmoetariko bat, osasun arloko profesionalen eta baita ere juridikoen artean heriotza duinera eramango duen gizarte garapenerako sentsibilitatea areagotzea da.

HDEE 250 kidek osatzen dute Euskadin. Oso zifra apala, Ugarteren iritziz. Horregatik beraien asmoetariko bat, osasun arloko profesionalen eta baita ere juridikoen artean heriotza duinera eramango duen gizarte garapenerako sentsibilitatea areagotzea da. Elkartearen kide arruntek baino askoz hobeto egin dezaketelakoan dago Ugarte, nahiz eta berak dioen bezala, gaur oso oihartzun sozial txikia duen aldarrikapena bazter guztietara hedatzea dagokien. Ez da erronka makala, jakin baitakite oraindik hil ondoko organoen emateak “prentsa ona” duen bitartean —bizitzaren sakralizazaioa elikatuz— heriotzak —duinena izanda ere— kontrako sentimenduak sorrarazten dituela jendearengan, lehen aipatutako tabuen kontsiderazioagatik. Heriotza duinaren prestigioak gorantz egingo balu, bizitzaren sakralizaioak alderantzizko joera hartuko lukeela dio Ugartek

Elkartearen arduradun honen iritziz, ABD izenpetzea guztiz gomendagarria da, eta animatu egiten du gizartea, Euskadi Autonomia Elkarteko Jaurlaritzaren testamentu-zerbitzura jotzera. Bertan aurki ditzake interesatuak bere galderetarako erantzun asko.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

AURREKOAK

Adolfo Yebra. Bilbao Ballet Elkartearen lehendakaria: 60 baino gehiago dira mundu osoko ballet konpainiatan dauden euskaldunak

 

Irakurri

Arantza Arruti. Ekin-it programaren koordinatzailea: Ekitea ez da enpresa bat sortzea soilik, bizitzarekiko jarrera bat baizik

 

Irakurri

Maria Jose Azurmendi. Soziolinguistikaria: Hizkuntzarekin eta kulturarekin erlazionatuta dagoena daukat nik “vasco”tzat

 

Irakurri

Antonio Aretxabala. Nafarroa Unibertsitateko Geologoa: 1903. urtean Iruñak jasandako lurrikarari buruzko datu historikoak aurkitzea ia ezinezkoa da

 

Irakurri

Jose Antonio Sainz Alfaro. Donostiako Orfeoiaren zuzendaria: Orfeoian diziplina azpimarratuko nuke, partaideak oso gazteak badira ere

 

Irakurri