Urteko galdera

Jean-Jacques Manterola / Gizarte ekintza eta elkartasunen zuzendaria Euskal Hirigune Elkargoan

26/09/2019

Jean-Jacques Manterola / Gizarte ekintza eta elkartasunen zuzendaria Euskal Hirigune Elkargoan

Nik ikusten ditut 3 erronka nagusi, Ipar Euskal Herrian.

Lehenik biztanleen zahartasuna. 2018an, Euskal Herriko Hirigune Elkargoak sozial ikerketa bat egin zuen, lurraldearen sozial arazoak argiarazteko. Hortan, azpimarratu ginuen ondoko 20 urteetan, 85 urteko jendeak edo gehiago dituztenak doblatuko direla Ipar Euskal herrian.

Nola egin, jakinez familiek, etxekoek errepostu guziak ez dituztela bakarrik ematen ahal ? Orain, zaharrak maiz bakarrik bizitzen dira, beren haurrak urrun egonik, batzutan Frantziako bertze puntan. Eta gainera, kanpotik asko jende unat etortzen dira bizitzerat, erretira hartzen dutelarik. Bikote bat dira lekuratzean, bainan gero bietatik bat desagertzen baldin bada, gelditzen dena nork zainduko du, haurrak ez badira bertan ? Publiko zerbitsuak eta sozial ekonomia errepostu bereziak asmatu beharko dute.

Gero, prekaritatearen buruz, 10 azken urteetan, egoera berri batzuk sortzen ari dira. Asko jende lanean direnak ekonomiko prekaritatea ezagutzen dute : lan kontratu laburrak badituzte, edo ez dute betetzen ahal beren laneko denbora, eta errealitate horiek ez dituzte hautatzen ahal. Prekaritate hori ez da beti errexki agertzen, karrikan edo kanpoan, bainan errealitate azkar bat dago. Eta gainera, arazo garrantitsu bat da bizitegi bat atxematea. Apartamendu bat aloikatzeko, prezioak arrunt gora dira kostalde guzian. Nola egiten ahal duzu kontratu labur batekin, bakarrik bazira, edo bakarrik zure haurttikiekin, eta gainera emazte bat edo gazte bat izanez, laguntzarik gabe ? Prekaritateak aurpegi guziak baditu : sozial eta ekonomiaren buruz. Guk, errepostu berriak behar ditugu asmatu arazo horiek zapaltzeko.

Eta azkenean, migrazioa ere badu zerbait ikusteko kohesio haundiagoren aldetik. Duela bi urte, ez ginuen gai hori aipatzen ahal gaur egun aipatzen dugun bezala. Errealitate berri bat da guretzat hemen, Ipar euskal herrian. Zoin proposamen eskainduko diegu migranteeri, beren beharrei erantzun bat emateko ? Nola migrazioa aberastasun bat bilakatzen ahal da guretzat eta migranteentzat, lurraldearendako ?

 


Eusko Jaurlaritza

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp