Urteko galdera

Mikel Aranburu Zudaire / Filosofiako irakaslea eta Eusko Ikaskuntzaren Nafarroako presidenteordea

06/11/2020

Mikel Aranburu Zudaire / Filosofiako irakaslea eta Eusko Ikaskuntzaren Nafarroako presidenteordea

Dudarik gabe, edozein herrialdetan hezkuntza gai korapilatsua bezain garrantzitsua dugu, dimentsio, inplikazio, interes, ikuspegi asko biltzen baititu. Irakasle, ikasle, familia eta oro har jendarte osoarengan eragin zuzena dauka eta edonork horren inguruan iritzia eman nahi edo emateko gai delakoan dago. Idazki honekin nire asmo xumea da, zenbait alderditan afera ardazten saiatzea bigarren irakaskuntzan dudan eskarmentu luzea kontuan izanik. Gainera, gogoeta hau, izenburuko galdera nagusiari jarraiki, lurralde zehatz batean -Euskal Herrian alegia eta honen barruan Nafarroan-, bere berezitasuna azpimarratzeko eta hurbileko etorkizunari begira, kokatu nahiko nuke. 

Hasteko, garbi esan beharra dago hezkuntza sistema ez dela eta ezin dela neutrala izan, hots, erabat politikoa dela zentzu zabalean edo berez publikoa (ez estatala) eta antolatzea administrazio publikoari dagokio. Horregatik administrazio guztiek ardura hori beregain hartzen edo hartu nahi dute. Kontua da atzetik nolako administrazioa den edota zein erregimen politikotan dagoen, demokratikoa ala autoritarioa, zein ideologiaren menpe, etab., eta honekin lotuta zein hezkuntza sistema eratu nahi duen. Hala ere, lehenago guk geuk, hiritarrok eta gizarte gisa, geure buruari galdetu behar diogu zer nahi dugun gure haur, nerabe eta gazteek ikastea eta egiteko gai izatea eskolatik atera ondoren (gaitasunak). Eta hor, hain justu, ez dago neutraltasunik, gizarte demokratiko eta pluralista batek ere bere hezkuntza egitasmoa eta ideiak izan eta sustatu behar ditu, nahiz eta eskolak askatasun eskubidea bermatu. Dena dela, proiektu ezberdinek sistemaren baitan tokia izateko muga batzuk ere errespetatu behar dituzten, lehenbizi pertsona guztiontzat aukera berdintasuna ahalbidetzea, batipat bazterturiko gizataldeentzat. Horretarako, nahi dugun pertsona eta jendarte ereduaren gaineko hausnarketa sakon eta lasai bat ezinbestekoa da eta sistema osoa zein gutxieneko baloreetan oinarritu nahi dugun beste berariazko edukiekin batera. 

Adibidez, eta Eusko Ikaskuntzak 2016an plazaratu zuen Urteko Galdera gogoan izanda, gaur egun curriculumean inork ez ditu zalantzan jartzen prestakuntza zientifiko-matematiko eta tekniko-teknologikoa nahiz berezko (gure kasuan euskara, gaztelania eta frantsesa) eta atzerriko hizkuntzetakoa (ingelesa lehen). Baina mendebaldeko kulturan, Euskal Herrian barne, giza jakintza edo humanistikoek izan dituzten ekarpenak ere ezin dira baztertu belaunaldi berriei osoko heziketa helarazi nahi baldin badiegu. Beraz, beharrezkoa da humanitateen arloa bultzatzea, besteak beste, arteak eta musika, literatura, ikasketa klasikoak, erlijio gertaera eta erlijioak, ekonomia eta nola ez, filosofia.

Nire ustez ez da aldarrikapen korporatibo hutsa baizik eta giza ezagutza osoa integratzeko beharrizana, diziplinartekotasuna abiapuntu beharrezkoak izango diren aldaketa kurrikular, didaktiko, pedagogiko eta metodologikoen bidez, behintzat derrigorrezko hezkuntzako etapa batzuetan batxilergo eta Lanbide Heziketa ahaztu gabe. Irizpide ekonomizista edo produktiboetatik harago, heziketa sistemak benetako ekonomia / ekologia irizpideak -letra larritan- eskatzen ditu, hau da, gizaki osoaren eta gizaki guztien ongia bilatzen dutenak. Azken xedea da teknikari, profesional onak eta herritar hobeak izatea, zeren honetan baitatza hain zuzen, gure tradizio filosofikoaren arabera, bikaintasun biribila eta benetako giza kalitatea: ezaguera, sormen, pentsamendu, espiritualtasunaren fruituak erdietsi eta dastatzea, inolako zatiketa eta hertsikeriarik gabe.

Horrela, heziketa etapa erabakigarri horietan, jakintza humanistikoak oro har eta batez ere filosofia -bai filosofatzen ikastea (pentsamendu kritikoa eta sormenezkoa nagusiki) bai filosofiaren historia ezagutzea (egile batzuen teoriak beren testuinguru kulturalean)- edozein zientzia edo jakintzaren zeharkako korolario kritiko bihurtu daiteke. Eta gure gazteek, errotikako oinarri hau bereganatuta, giza ezagutza, jardute eta gizakiaren azken arazoak aztertu ahal izango dituzte eta, egun sekula ez baino gehiago eta ongi horniturik, planetan eta espezie gisa ditugun erronka existentzial, antropologiko, (bio)etiko-politiko larriei aurre egin ahal izanen dizkiete. 

Bestalde, eta Euskal Herriari begira, nazio kulturala garenez, badago jendea hezkuntza sistema propioa izateko eskubidea aldarrikatzen duena eraikuntza nazionala edo hobe esanda, eraikuntza estatalaren tresna bezala, baina nire ustez hori kontu politiko-partidista da eta, gauzatzekotan, bere prozesu demokratiko eta garantistaren bidez egin beharko litzateke euskal lurralde ezberdinen egoera desberdina kontuan hartuz. Une honetan, egia esan eta nire iritziz, ez dago garbi gure gizartearentzat independentzia estatala lortzea hoberena izango denik (zer esan nahi du egun estatu nazio kontzeptuak?). Eta ni ez naiz orain gai zehazki esateko hezkuntza sistemarako zer abantaila ekarriko lukeenestatu propio edo subiranoa izateak zer nolako estatua osatu nahi den jakin arte. Aldiz, eta daukagun eremu juridikoa errespetatuz, premiazkoagotzat jotzen dut, orain eta hemen, itun orokor bat lortzea hezkuntza-komunitatean dauden inplikatu, ordezkari, eragile guztien (irakasle, ikasle, guraso, sindikatuak..) eta administrazio desberdinen artean (Euskadi, Nafarroako Foru Erkidegoa, Iparraldekoa eta eurorregioa). Izan ere, estatu espainolean lege gehiegi denbora labur batean indarrean egon dira eta izapidean dagoena -LOMLOE izenekoa- ñ.a da azken 50 urteotan. Ondorioz, bada garaia, eta are gehiago ziurrenik datorren krisialdi latz garai honetan COVID-19 pandemia dela eta, alderdi politikoen gainetik edo beraien borroka alderdikarien gainetiko adostasun sozial zabal bat lortzeko. Horrela, zientziaren zeregin eta garrantzia berriz berraurkitu ditugun garai honetan, benetako heziketa arazoak, gehienbat teknikoak baina ez neutralak direnak, konpontzen saiatu gaitezke, besteak beste, eskola porrota. 


Para terminar me gustaría hacer una última reflexión en castellano por ser -no lo olvidemos- una de nuestras lenguas propias, junto al euskera y la lengua francesa, y la hago en y desde Navarra. A nadie se le oculta la especificidad o singularidad sociolingüística, además de histórica, del viejo reino pirenaico que no se puede obviar sino siempre tener en cuenta y respetar, y con ella quisiera reivindicar también, dentro de ese gran pacto educativo tantas décadas demandado y nunca consumado ni en el estado ni aquí, otro pacto lingüístico entre los diversos agentes de la comunidad educativa y las administraciones públicas de todo el territorio, al menos el peninsular. Un pacto de mirada amplia para entender e impulsar nuestro lugar en el mundo, cada vez más interconectado y pequeño, incluso culturalmente, con sus actuales grandes retos y desafíos de todo tipo. Para empezar, urge articular una nueva Europa más unida, también en lo político, en nuestro caso a partir de la eurorregión eusko-aquitana y desde lo educativo como prioridad social. Y mirar asimismo a las Américas, a ese rico y plural continente latinoamericano con el que tenemos tantos vínculos históricos y socioculturales y donde es evidente la presencia y el aporte vascos desde hace al menos cinco siglos. En mi opinión, se debe hablar sin complejos y hasta con cierto orgullo de un “vascohispanismo” o “euskohispanismoa” por todo lo que particularmente nos une con aquellos pueblos, destacando esta hermosa lengua de Cervantes en sus múltiples acentos y tradiciones culturales. 

Creo, en fin, que el sistema educativo que Vasconia necesita, sea en un hipotético estado independiente o en otro posible marco diferente de relaciones con los estados soberanos actuales o sea de momento en el presente estado de cosas, ha de ser público por definición, ya que, en mi opinión, la enseñanza pública es la prioritaria socialmente y el resto son subsidiarias. Pero una pública de calidad, con ines y recursos suficientes, que refleje la pluralidad social y dinamice una educación no uniforme ni uniformizadora sino integral de todas las dimensiones de la persona y fundamentada en unos valores mínimos y transversales compartidos e inspirados por la declaración de los Derechos Humanos. Por eso ha de ser inclusiva con los sectores sociales desfavorecidos y no menos exigente en objetivos y métodos, e igualmente integradora de diferencias culturales, y más con el fenómeno migratorio que ya forma parte de nuestra sociedad, y de cualquier otra diferencia identitaria. 

Y en esta misión ha de enmarcarse precisamente un proyecto de escuela plurilingüe que replantee el actual marco de modelos lingüísticos aunque siempre cuide el conocimiento, uso y valoración de la lengua propia minoritaria o minorizada, el euskera, tal como lo recomienda la Carta Europea de las Lenguas. Concretamente en Navarra esta es una cuestión aún pendiente y que atañe a un problema mayor de convivencia, cohesión e identidad al que desde la escuela, como lugar privilegiado de socialización, es posible contribuir a reconducir si somos capaces de alcanzar aquel pacto, lejos de imposiciones banderizas y prejuicios ideológicos, en diálogo permanente, abierto y sin exclusiones, entre toda la ciudadanía y/o sus representantes sociales y políticos. A este noble empeño considero que, con los actuales y otros futuros proyectos, Eusko Ikaskuntza puede y debe aportar su grano de arena precisamente por ser una institución plural, transversal y presente en toda Euskal Herria.


Eusko Jaurlaritza

Partager:
Facebook Twitter Google Whatsapp