Billabona-Amasako Udal Artxiboa. Beterriko herriaren folklorea XVII-XX mende artean

Cuadernos de Sección. Folklore

Quijera, José Antonio

Argitalpen urtea:
1991
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISSN:
0212-7547

pdf jaitsi

Laburpena

Lan hau Billabonako Udal Artxiboan, "Libros de sesiones", "Actas de Sesiones" eta "Fiestas y Espectáculos" liburuetan zehazki, jasoriko datuei buruzko azterketaren fruitua da. Bildutako materialak XVIII-XX mende hasiera bitartekoak dira. Herri gipuzkoar honen folklore alderdi nagusien artean, honakoak berezi dira: ezpatadantza eta arme alardeak, antzara jokoak, ihauteriak, eta abar... Honez gainera, aipaturiko ospakizun eta jai egunetako dantzak laguntzeko musikaz arduratzen ziren bertako nahiz kanpoko pertsonei buruzko informazioa ere jaso du lan honek Badakarkigu, azkenik, orain arte argirik ezagutu ez duten bi dokumentu: I. Zubastiren eskutitza, 1897koa, XIX mende bukaeran Billabonako kultura tradizionala zer egoeratan zegoen argitzen diguna, alde batetik, eta J.L. Pujanak 1900. urtean zuzenduriko Zaldibiako taldearen errepertorioa zehazten duen esku-programa, besterik.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua