Erreta dago. Globalizazioaren ondorio suntsikorrak gaur egungo denboretan. Burning [Beoning, Lee Chang-dong, 2018] kasua

Mediatika. Cuadernos de Medios de Comunicación, 20 [on line]

Erkiaga Erkiaga, Aimar

Argitalpen urtea:
2024
Argitalpen tokia:
Donostia ; Leioa
Ezaugarriak:
BIBLID [eISSN 1988-3935 (2024), 20; 63-90]; on line
ISSN:
1137-4462; eISSN: 1988-3935

pdf jaitsi

Laburpena

Ikerketa honen bitartez Burning filmaren analisia burutuko da. Oro har, Lee Chang-dongzinemagilearen obra eta Hegokorear Zinemaren Olatu Berriko zuzendarien sen kritikoa kontuanizanda, analisi hau giza ikuspuntu batetatik landu eta globalizazioaren gaian ardaztuko da.Ikergai hau aztertzerako orduan Jan Nederveen Pieterse ikertzaile alemaniarrak gizabanakoakglobalizazioarekiko izan ditzakeen jarreren inguruko teoriak izango dira lanaren oinarri. Era berean,teoria hauek pelikulako Jong-su, Hae-mi eta Ben pertsonaien bitartez definitu eta interpretatukodira analisian zehar. Bestalde, pertsonaia eta globalizazioaren inguruko jarrerak ulertu ostean,gizabanako bakoitzaren inguruko irakurketa geopolitiko bat burutu eta filmak globalizazioareneta galdutako tradizio korearraren inguruan duen diskurtsoa ulertuko da. Bukatzeko, Lee Changdong-ek herrialdean ematen den arazo honi esleitzen dion indarkeria bitartezko irtenbidea, etahonen esanahia, izango dira analisia itxiko duten gaiak.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua