Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria

2024. Itziar Laka Mugarza
Itziar Laka Mugarza (Getxo, 1962). Hizkuntzalaritza katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Doktorea (Doctor of Philosophy Linguistics & Philosophy) AEBko Massachusetts Institute of Technologyn (MIT), honako tesi honekin: «Negation in Syntax: On the Nature of Functional Categories and Projections MITWPL», 1994an Outstanding Dissertations in Linguistics-en argitaratua.
Europako eta Ameriketako unibertsitateetan (Massachusettseko Unibertsitatea, Boston, MIT eta Rochester-eko Unibertsitatea, besteak beste) irakasle-esperientzia du, eta hizkuntzalaritzaren arloan ezaguna da, bai Espainian bai nazioartean.
1999an sartu zen EHUko irakasle-taldean, eta aurretik Massachusetts Unibertsitatean (Bostonen), MITen eta Rochester Unibertsitatean egin zuen lan, besteak beste.
Europako eta Amerikako unibertsitateetan aritu da irakasle-lanetan, eta nazioarteko ospea du hizkuntzalaritzaren arloan.
Hizkuntzalaritza-teoria, sintaxia, euskal gramatika, psikohizkuntzalaritza, hizkuntzaren neurozientzia kognitiboa eta elebitasuna dira aditu honen ikerketa-lerro nagusiak.
Hizkuntzalaritzaren alorrean aitzindari izan da Euskal Herrian, eta 2010ean neurologiako unibertsitate-ikerkuntzako lehen taldea sortu zuen: Gogo Elebiduna/La Mente Bilingüe/The Bilingual Mind.
Ikerketa-proiektuen zuzendari da, 80 argitalpen baino gehiago plazaratu ditu aldizkari zientifikoetan, eta nazioarte-mailako liburuak kaleratu ditu. Azpimarragarria da hizkuntzalarientzako idatzi zuen A Brief Grammar of Euskara, the Basque Language euskal gramatikari buruzko deskripzioa. Halaber, hizkuntzalaritzako lan klasikoen zabalpena egin du euskaraz, besteak beste, Noam Chomskyren Syntactic Structures eta Leonard Bloomfielden Language euskarara ekarrita, edota Chomskyk eta Piagetek hizkuntza eta ikaskuntzaren inguruan izan zuten eztabaida ospetsua.
Era berean, nabarmentzekoa da zientzia zabaltzeko eta ezagutza zientifikoa gizarteari transmititzeko egin duen lana, askotariko baliabideak eta euskarriak erabilita. Hala, Itziar Laka erreferentziazko pertsona da Euskal Herriko kulturan, zientzian eta ikerkuntzan.