A. Abbadieren euskal gramatikari buruzko ideiak eta ordu arteko euskal gramatikagintza

Antoine d'Abbadie 1897-1997. Congrès International = Ezohiko Kongresua

OYHARZABAL, Beñat

Argitalpen urtea:
1998
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISBN:
84-89516-71-5

pdf jaitsi

Laburpena

1836an A. Abbadiek eta A. Chahok argitara eman zuten "Etudes grammaticales sur la langue euskarienne" izeneko liburua, non Abbadiek "Prolegomènes" delakoak idatzi baitzituen. Aitzin solas gisako idazlan horretan oinarriturik, artikulugileak Abbadieren euskarari buruzko ikusmoldeak eta linguistikako arrazoibideak ikertzen ditu, eta 19.mendearen lehen parteko hizkuntza ideien arabera kokatzen. Bereziki aipatuak diren gaiak hauek dira: euskal aditzaren teoria; perpaus atalen ohiko zatiketaren kritika; hizkuntza erlatibismoa; konparazio tipologikoaren eta etimologikoaren arteko bereizketa; eta hizkuntzen bilakatzeaz eskaintzen den ikuspegi berria, garapen historikoari nolabait lotua, eta, Astarloaren ikusmolde aitzinazaleen kontra joanik, Schleicherren aztermoduak aurretik nolabait agerrarazten dituena.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua