Aitor, euskaldunen identitatearen eratzailea

Oihenart. Cuadernos de Lengua y Literatura

Toledo Lezeta, Ana M.

Argitalpen urtea:
2010
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISSN:
1137-4454

pdf jaitsi

Laburpena

XIX. mendearen azken laurdenean argitaratu ziren legenda jakin batzuk euskaldunaren identitateari atxiki zizkioten ezaugarriak aztertu dira. Kontatu zituzten istorioak legendazko lehen aldian edo lehen aldi historiko urrunean kokatu zituzten legendak hautatu dira, VIII. mendea mugarri jarriz. Azterlanaren ondorioak bi dira. Bata, Aitor Aitalehenak eratu zuen euskaldunaren identitateari eutsi egin ziotela honen ondorengoek; bestea, legendok, idazketaren garaiko ikuskeratik, XIX. mendearen azken laurdeneko ikuskeratik, berreraikit zen dutela beren kontaketetara daramaten lehen aldia.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua