Alemanak eta Baionako Eliza. 1940-1944

Gerra eta literatura 1914-1944

Xarriton Zabaltzagarai, Piarres

Argitalpen urtea:
1997
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISBN:
84-89516-40-5
ISSN:
1137-4454

pdf jaitsi

Laburpena

Hitzaldi honek bi zati ongi bereziak ditu: I.a, orotizapenak ; II.a, idatzitako lekukotasunak. Lehen zatia, 1940-1944 bitarteko okupazio alemana bizi izan zuen apaizgai gazte baten oroitzapenek osatua da: Baionako apaizgaitegian aurrenik, Miarritzeko Saint-Martín parroki eskolan gero eta, azkenik, Hazparniko Saint-Joseph ikastetxean. Egileak frantses armadaren ihesaren ikuskaria eta alemaniarren etorrerak eragindako zirrara oroitarazten dizkigu. Geroago 2. AINTZINAren abenturarekin batera, agintarien jarrerak sortu kontzientzia-arazoak, adore-egitateak eta koldarkeriak, garaiko nabarmenkeriak, salaketak, ustelkeria, etab. gogoratzen ditu. Bigarren zatiak, lehen buruan, Jose Miguel Barandiaranen testigantza biltzen du. Sarari buruz, Eusko-Folklore Urtekaria aldizakarian, Donostia 1971-1972, argitaraturiko artikuluaren arabera, bai eta 1940-1943 bitarteko Elizbarrutiko boletineko pasarte esanguratsu batzuk, eta, azkenik, 1940-1944 bitartean ESKUALDUNA astekariko zuzendaria zen S. Arotçarena apaizak argitaratu testu batzuk.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua