Aproximación a la obra del pintor guipuzcoano Ignacio Iriarte
Laburpena
Ignacio de Iriarte (1621-70?), sortzez gipuzkoarra baina andaluziarra prestakuntzaz, XVII. mendeko euskal pinturaren pertsonaia bakarra dugu. Sevillan ikasi zuen, Idazkari kargua izan zuen bertako Akademian, eta harremanak izan zituen Murillorekin paisaiaren praktika dela-eta: biek hain antzekoa zuten estiloa ezen Iriarte Murilloren koadro batzuen fondoen egilea dela esatera iritsi den. Paisaia nagusi zuen Iriarte ren obrak flamendarren eta, bat ez ere, Italiako Eskolako paisaia-pinturaren eragina izan zuen, Claudio de Lorena eta Salvador Rosarena bereziki, bigarrenarekin konparatu dutelarik behin edo behin. Oso ezaguna ez bada ere, guztiz interesgarria gertatzen da, XIX. mendearen hasiera arteko euskal margolari bakarra delako.Erregistratu eta jaitsi Eusko Ikaskuntzaren argitalpenak
Erregistratuta nago. Kontura sartu