Archivo General de Navarra (1349-1387) III. Documentación Real de Carlos II (1364-1365)

Archivo General de Navarra (1349-1387) III. Documentación Real de Carlos II (1364-1365)

Ruiz San Pedro, María Teresa

Argitalpen urtea:
1998
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISBN:
84-89516-98-7

pdf jaitsi

Laburpena

Ale honek Nafarroako Karlos II.aren erregealdiko 476 dokumentu biltzen ditu, 1364-1365 artekoak, Nafarroako Artxibo Nagusiko Comptos, Papeles Sueltos y Registros sailean gorderik daudenak. Hala, Euskal Herriko Erdi Aroko Dokumentu Iturriak Bildumako 76. eta 82. liburukietan abiaturiko sailaren jarraipena da oraingo hau. Karlos II.aren erregealdiaren (1349-1387) barnean, konplexutasun handikoa dugu aldi hau. Karlos II.ak aurre egin behar zien arazo batzuei Frantzian, non bere lurraldeak arriskuan zeuden herrialde hartako erregeak egindako presioagatik. Egoera hori agerian utzi zuen Cocherel-eko guduan nafarrek jasandako porrotak (1364); bestalde, penintsulan Gaztelako gerra zibilaren garaia da eta gertakari horrek eragina izan zuen erresuma hispaniar guztietan. Gertakari horiek guztiek zerikusia izan zuten nafar politikan; beste ondorio zenbaiten artean ekonomia-krisi larria eragin zuten, dokumentazioan islatzen denez. Erresuma barneko kontuak dira nagusi dokumentazio honetan: ordainketa-aginduak, zor-barkamenak, osteak ematea, etab., bai eta nabarmentzekoa den Cámara de Comptos delakoaren antolaketa ere. Hori dela eta, interes handikoak gertatzen dira hemen bilduriko dokumentuak Behe Erdi Aroko nafar erresumaren historia, antolaketa eta administrazioa ezagutzeko.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua