Areatza haitzuloko "Oreinaren Gordelekua" eta "Zezenaren Plataforma" gordailuen ikerketa arkeologikoa (Galdamiz, Enkarterri, Bizkaia)

Isturitz. Cuadernos de Prehistoria-Arqueología, 11

GORROTXATEGI, Xabier
; IHARRITU, Mari Jose

Argitalpen urtea:
2001
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISSN:
1137-4489

pdf jaitsi

Laburpena

Historiaurreko bi gordailu ditugu aipagai artikulu honetan, biak Areatza haitzulokoak (Galdamiz, Enkarterri, Bizkaia): "Oreinaren Gordelekua" eta "Zezenaren Plataforma". Lehenengoa "Oreinemeen Ganbara"rako galeriaren atarian kokatu zen, baina leku altu eta ezkutuan, eta orein adakera dugu. Bigarrena, "Galeria Nagusia"n dago baina maila altuagoan berarekin elkartzen den galeria baten lehenengo zatian; estalagmita batek ixten du tarte hori leku berezi bat sortuz, plataforma bera. Horko depositua "Zezenen Panel"aren gainean dugu eta paleoaztarna ugari zeuden sakabanatuta espazioan: sukarrizkoak (bizkar ijelkiak, ijelki soilak, printzak,...), hezurrezkoak (bi punta eta orein-letaginak), zeramikak (hatz-atzazal inpresioekin kordetan, besteak beste), kobrezko xafla, animalien hezurrak, ezkur ikaztuak,... Bigarren honetan Historiaurrean zehar izandako erritoen isla aipatzen da, agian Goi Paleolito Aroko irudiekin erlazionatuta. Lehenengoan, ordea, labar irudien eta deposituaren artean lotura estuagoa da, eta santutegi paleolitikoaren ostilamendu ikonografikoaren zatia dela iradokitzen da.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua