Azkue eta Aita Donostiaren kantutegien berrikuspenaren alde

Música y Territorio = Musique et territoire = Musika eta Lurraldea

Etxeberria Adrien, Xabier

Argitalpen urtea:
2010
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISSN:
1137-4470

pdf jaitsi

Laburpena

Azkue (1864-1951) eta Aita Donostiaren (1886-1956) kantutegiak euskal herri-musikaren bilduma erabakigarriak dira. Hauek bere garaian egokia zen metodologia batekin egin ziren. Artikuluhonen xedea da, egile hauen ulermenean sakondu eta kantutegien balioa handitu eta gaurkotu ahal izateko, bilduma hauen berrikuspen kritikoa egitea komeni dela defendatzea. Eta berrikuspen konkretu baten proposamena egitea. Azken honetarako, Miguel Manzanok bere kantutegietan erabilitako metodoa hartzen da oinarri moduan. Helburu hori modu egokian kokatua gera dadin, kantutegi hauen aurrekariak, suposamenduak eta traszendentzia azalduko ditugu lehenengo, kantutegiek lurraldearekin duten lotura agerian utziz.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua