Azkoaga. Cuadernos de Ciencias Sociales y Económicas

Baiona-Donostia Euskal Eurohiriari buruzko gogoeta jardunaldiak

Baiona-Donostia Euskal Eurohiriari buruzko gogoeta jardunaldiak

Egileak: Basterra, Jon [et al.]

Argitalpen urtea:
2001
Argitalpen tokia:
Donostia
ISBN:
84-8419-934-7
ISSN:
1137-442X

Laburpena

Baiona - Donostia Eurohiria gaiaren inguruan, Azkoaga aldizkariaren ale honek 2000ko urritik 2001eko ekainera garatu den hitzaldi ziklo baten emaitzak biltzen ditu. Zikloaren formatua, oro har, honela moldaturik zegoen: jardunaldi bakoitzaren aurkezpena, bere Arduradunak egina; txostenen agerpena, eta amaierako laburpena, eguneko gaian aditua ez zen ikertzaile baten ardurapean. Hartarako, mugaren alde bietakoak aukeratu ziren hala txostengileak nola jardunaldi lekuak. Jardunaldien gaiak, eta horiei dagozkie hemen bilduriko mintzaldiak, jardunaldien hurrenkeran emanak, ondoko hauek dira: "Hiri identitatea eta hiritarren parte hartzeak duen garrantzia", "Bi lurraldeen arteko elkartzeen erreferentzia historikoak", "Mugaz gaindiko elkarlana garatzeko ahalbideak eta muga juridikoak", "Dinamika sozioekonomikoak" eta "Eurohiria Europako lurralde-antolamendurako ikuspegien barrenean". Hogeita hamar txostenak eta jardunaldi bakoitzaren sintesia, beraz, Baiona - Donostia Eurohiriaren ezaugarri eta itxaropenetara ikuspegi akademikotik eginiko hurbilketa dira, horren garapenari laguntza ekartzeko asmotan.

Artikuluak

Izenburua

Buscador

Bilaketa aurreratua