Bidaia-Ikuspenak A. Abbadiaren 1835eko Karnetean

Antoine d'Abbadie 1897-1997. Congrès International = Ezohiko Kongresua

ARKOTXA, Aurelia

Argitalpen urtea:
1998
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISBN:
84-89516-71-5

pdf jaitsi

Laburpena

Ondoko artituluan, A. d´Abbadie zientzialari gaztearen gogoetak eragin zituen gai garrantzitsuak nabarmentzen ditu A. Arkotxa-Scarciak, Britainia Handira, Irlandara eta Euskal Herrira 1835ean egindako bidaia-egunkarian idatzirik geratu bezala. Bertan aipatu zituen gai garrantzitsuenak hauek dira: denboraren igarotzea, jendea, natura eta gizakiak sorturiko ingurunea. Iraganez doan denborarekiko sentibera agertzen da d´Abbadie. Bestalde, haren gogoetak aldatzen dira bidaia posta-organ, bapore-ontzian edo oinez eginez gero. Orobat, jendeak mota desberdineko aztarna utzi zuen d´Abbadierengan, ez baita bera Londresko hauteskundeetarako hautagaien erretratua idazten duenean ala Cambridgeko estropadak ikusten dituenean. Gizakiak sorturiko ingurunea aipatzean, hiriek, elizek eta monumentuek bidaiarengan duten eraginaz mintzo da A. Arkotxa-Scarcia. D´Abbadierengan naturak duen eraginari dagokionez, bereizi egin behar dira paisaia basa-landugabeak eta gizakiak aldaturiko lanborantza lurrak edo lorategiak. Bestalde, A. Arkotxa-Scarciak nabarmendu egiten du d´Abbadiek aurrerapen teknologikoarekiko zuen interesa eta adierazten du nola 1835eko bidaia hura geroko Etiopiarako bidaia prestatzeko baliatu zen.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua