Cambios ambientales y adaptaciones humanas durante el inicio del Holoceno en el litoral cantábrico oriental

Eusko Ikaskuntzaren XV. Kongresua: Donostia-Baiona 2001. Euskal zientzia eta kultura, eta sare telematikoak

Iriarte Chiapusso, María José

Argitalpen urtea:
2002
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISBN:
84-8419-907-X

pdf jaitsi

Laburpena

Itsasertzeko lur zerrendaren ingurumen-eboluzioa eta bertan bizi diren gizataldeen moldaerak bereziki garrantzitsuak dira hainbat arrazoirengatik (itsas mailaren aldaketekiko eta oszilazio termiko txikiekiko sentiberatasuna; okupazioaren jarraipen handiagoa, kostaldeko eremuaren ingurumen baldintzak eta "korridore" moduko eraketa direla eta; jatorri ez antropikoa duten sedimentazio fenomenoak gertatzea bertan). Egoera horretan, bai duen bolumenari eta bai kontserbazio baldintza erlatiboei dagokienez ere, Bizkaiko Golkoko itsasertzeko lur zerrendako paleoingurumen-erregistroa bereziki egokia da. Erregistro arkeobotanikoa eta garai zehatz bat (10.000-4.000 urte bitarteko B.P. datazioak) izango dira komunikazio honen xede nagusia, garai horretan Bizkaiko Golkoan eragina izan zuten ingurumen eta arkeologia aldaketak erabakigarriak gertatu baitziren (Pleistozenoaren amaiera,eta dagoz-kion fauna eta floraren moldaera eta itsas mailaren oszilazioak; produkzio ekonomiaren sarrera, Neolitotik aurrera; paisaiaren aldaketa presio antropikoaren fenomenoak direla eta; gaurkoaren antzekoa izan zitekeen eskualdekatze fitologikoa, etab.).Xede horretan, dagoeneko, badugu halako informazio kopuru bat, eta hori ordenatu egingo dugu egin beharreko azalpenari begira.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua