Comunidad y poder local : el valle de Gordejuela en el siglo XVIII

Cuadernos de Sección. Historia-Geografía

Martínez Rueda, Fernando

Argitalpen urtea:
1994
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISSN:
0212-6397

pdf jaitsi

Laburpena

Lerro hauen helburua, Gordexolako kontzejuaren azterketaren bidez, Aintzineko Erregimeneko nekazal udala ezagutzea dugu. Erakundearen funtzionamendua eta talde sozialen boterearekiko jokabidea eta estrategiak ditugu aztergai nagusiak. Erakundeei dagokienez, Gordexolako Bailarak bazeukan, XVIII. mendean, bere burua antolatzeko ahalmen handia eta kontzejuak, Korrejidoreak zein Diputazioak edo Gernikako Batzar Nagusiek Enkarterrietan eragin handiagoa edukitzeko burutu zituzten ahaleginei aurre egin zien. Lehenengo instantziako jurisdikzio autonomia eta Abellanedako batzarrean biltzen ziren beste Enkarterrietako kontzejuen laguntza funtsezko arrazoiak izan ziren udalak bere burua antolatzen iraun zezan. Gizarteari dagokionez, bertako handikien menpean zegoen udal agintea, Erregimentuaren kargu nagusiak eskuratzen zituztelarik. Hala ere, handikien botereak elkargoaren parte hartzearekin batera irauten zuen, udal erabakiak herri biltzarretan burutzen bait ziren. Herri biltzarretan auzo guztiek, jabeek zein maizterrek, har zezaketen parte. Itxuraz kontraesalea dirudi eredu politiko honek, baina komunitario motakoa den gizarte antolakuntzara moldatzen da ; gizarte antolakuntza honetan aginpidea harreman pertsonaletan oinarritzen da eta elkargoaren bere burua antolatzea garrantzi handikoa da
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua