Diskurtso humanitarioa nazioarteko zuzenbide printzipioen interpretazioan. Biktima zibilen babeserako oinarrizko kontzeptuen bilakaera

Eleria. Euskal Herriko Legelarien Aldizkaria

Gutiérrez-Solana Journoud, Ander

Argitalpen urtea:
2012
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISSN:
1137-1951

Laburpena

Diskurtso humanitarioa lagungarria da gatazka armatuetan herritar zibilentzako laguntza oztopatzen duten nazioarteko antolamenduaren printzipioak aldatzeko. Lan honek dinamika zirkular bat erakusten digu, eta, horren baitan, gizarte zibilak laguntzarako kontzeptu berriak proposatzen ditu; gero, nozio horiek onartzen dira, baina potentzia handiek haien balioa gutxiesten dute; eta, horrela, herritarrak ideia berriak proposatzera behartuta daude. Hala, ez esku-hartzeko printzipioaren interpretazioa edo subiranotasunaren ideia bera aldatu egin dira.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua