Fuentes Documentales Medievales del País Vasco

Documentación de la cuadrilla de Campezo: Arraia Maeztu, Bernedo, Campezo, Lagran y Valle de Arana (1256-1515)

Documentación de la cuadrilla de Campezo: Arraia Maeztu, Bernedo, Campezo, Lagran y Valle de Arana (1256-1515)

Egileak: Pozuelo Rodríguez, Felipe

Argitalpen urtea:
1998
Argitalpen tokia:
Donostia
ISBN:
84-89516-81-2

Laburpena

Egungo Kanpezuko Koadrilako tokiko erakundeetan gorde den Erdi Aroko dokumentazio guztia osatzen dute Liburu honetara transkribaturiko 76 dokumentuek. Koadrilako sei udalerrietan Urizaharra da 1520 baino lehenagoko dokumentaziorik batere gorde ez duen bakarra. Testuok bai udaletako sei artxiboetan eta bai Administrazio Batzar ugarietan bildu dira, azkeneko hauek oso antzinako dokumentazioa gorde baitute, gehienetan herri mendien gaineko eskubideei buruzkoa. Nafarroako erresumarekin mugakide izatea ezaugarri duen eskualde honetan, hiru gai nagusi ukitzen dituzte dokumentuok. Lehenik eta behin, inguru horretako hirien sorrera, bai Santa Kurutze Kanpezu eta Korresko hiri foruetan eta bai Done Bikendi Haranako fundazioak erakusten dituzten pribilegioetan islaturik ageri dena; aurreko horiei, udal artxiboetan gorde ez direnez, transkribaturik ez dauden Antoñana eta Bernedoko foruak erantsi beharko litzaizkieke. Bigarrenik, espazioaren banaketa: herri mendien gaineko eskubideak finkatzeko helburuarekin herriek sinaturiko mugarriztatze eta itun ugarirekin. Eta azkenik, XV. mendearen amaierako eta XVI. mendearen hasierako gutun betearazleak, horiek islatzen baitute, jaunen eskurantzak mugatu nahiz, komunitateek jaunen aurka eramandako gatazkak.

Artikuluak

Izenburua

Buscador

Bilaketa aurreratua