Fuentes Documentales Medievales del País Vasco

Documentación medieval del monasterio de Santa Engracia de Pamplona (Siglos XIII-XVI)

Documentación medieval del monasterio de Santa Engracia de Pamplona (Siglos XIII-XVI)

Egileak: Cierbide, Ricardo; Ramos, Emiliana

Argitalpen urtea:
1997
Argitalpen tokia:
Donostia
ISBN:
84-89516-29-4

Laburpena

Liburu honek Erdi Aroko pergaminoen bilduma eskaintzen du, guztiak argitaragabeak eta Iruñeko Santa Engrazia monasterioan gorde zirenak, egun eta 1804tik Erriberrin daudenak. Bildumak 56 pergamino dauzka, haietako bi latinez idatziak, hamazazpi okzitanieraz eta hogeita hamazazpi Nafarroako erromantzez. Datei dagokienez, monasterioaren sorrera garaitik, XIII. mendeko lehen herenetik, 1550 artekoak dira eta pergamino horietara, gehienbat, bildu diren zentsu, salerosketa, errege pribilegio edo berrespenek monastegiko bizitzara eta Iruñeko gizartearekin zituen harremanetara hurbiltzeko bide ematen dute. Elias David, San Zerningo burgesak sortu zuen Santa Engrazia klarisen komentu hau, bai XIII. mendean zehar eta bai XIV. eko lehen erdian, Iruñeko patrizio multzoaren familiarteko politikaren luzakina izan zen. Patrizioen sail hura okzitaniar jatorriko familiek osatua zen, hala nola Cruzat edo Baldoin-darrak, eta komentu hartara horien alabak biltzen ziren, modu egokiz hornituak, eta horregatik beraiena bailizan babeten zuten; horrek, bestalde, artxibo horretako okzitanerazko dokumentuei buruzko argibidea ematen du. XIV. mendearen azken herenetik aurrera, Pirinioez bestaldeko jatorria zuen lehen komunitate hura nafar jatorrikoaren baitan asimilatua baitzen jadanik, testuak Nafarroako erromantzeaz idatzi ziren, gero eta gehiago gaztelaniak kutsaturik agertzen dena.

Artikuluak

Izenburua

Buscador

Bilaketa aurreratua