Dos años de experiencia del primer Ombudsman del País Vasco
San Martín Ortiz de Zárate, Juan
- Argitalpen urtea:
- 1992
- Argitalpen tokia:
- Donostia-San Sebastián
- ISBN:
- 84-87471-39-0
Laburpena
Historiaren ikuspegitik aurkezten da lehenik Ombudsmanak izan duen zeregina zuzenbidearen araberako estatuetan, Suedian, 1809an sortu zen lehen Justitie-Ombudsman-etik hasita, historian zehar aditzera eman duena aztertuz. Arian-ariango lanaren esperientzia aberasgarri honetatik lortutako bermaz, Erakunde honek gizartean irabaziriko itzalak bultzaturik, Europako nazio demokratikoek Ombudsman erakundeak sortzeari ekin zioten II Mundu Gerrateaz geroztik. Espainian berriz, 1978ko Konstituzioan ezartzen da, izaera juridiko-politikoz, Defensor del Pueblo izenez ezagutzen den aginte-modu hau. Espainiako Gorte Nagusiek izendaturiko Goikarguduna da eta berorei jakin erazi behar die bere jardunaren berri. Defensor del Pueblo arautzen duen apirilaren 5eko 2/1981 Lege organikoan, Erakundearen egitekoa azaltzeaz gain, autonomi komunitateetan xede bereko goikargudunen sorrera ere adierazten da. Lau urte geroago, Eusko Legebiltzarrak Arartekoa sortu eta arautzen duen otsailaren 27ko 3/1985 Legea onartzen du ; Arartekoaren izendapena, ordea, ez da 1989ko martxoaren 2ra arte burutuko. Ondoren, tarte bat eskeintzen zaio, hitzaldian, estatuan alor honetan aintzindari izan den Justicia de Aragón izeneko Erakundearen historiari, eta jarraian, Andaluzia, Aragoi, Kanariak, Katalunia eta Galiziako Ombudsman erakundeen sorrera-prozeduraren berri ematen da. Lege mailako Erakunde honek duen egitekoa Administrazio agintearen gehiegikeria eta utzikeriaren aurrean hiritarra babestea dela adieraztearekin batera, Arartekoak bere iharduteko modua ere azaltzen du: arazo bakoitzean dagokien alderdiei entzunik, bitartekotza egiten du, batetik, indarrean dagoen legea bete beharra beroiei gogoraraziz, bestetik, "Gizona da zera guztien neurria" Protagoraren esaldia bereganaturik, zuzentasunezko gizabideari lehentasuna eman. Arartekoak, kexadunak hala eskaturik edo bere kabuz hasi ditzake bere ikerketak, eta azken kasu honetan, berebiziko arreta erakusten du elbarri edo ahalmen gabe dauden giza-taldeen aurrean, ardura berezia hartuz horiei buruz, Legebiltzarrean txosten berezian aurkeztu duen ikerlanak erakusten duenez. Ararteko Erakundeak bere ekintzari buruzko txostena aurkezten du urteoro Eusko Legebiltzarrean, eta bertan, sail bakoitzaren kexarik esangarrienen aurkeraketa biltzeaz gain, ondorioak eta zenbait iradokizun eta gomendio ere egiten die herri-aginteei, bai legegintza alorrekoei, legedian ohartutako hutsuneen berri emanez, bai gobernu egintza alorrekoei ere, legez dituzten betebeharrak gogoraraziz eta administratuen eskubideen berman ; azken batean, lortu nahi duena, Administrazioak duen xede nagusia gauzatze bidean jartzea bait da ; hau da, herriaren onura.Erregistratu eta jaitsi Eusko Ikaskuntzaren argitalpenak
Erregistratuta nago. Kontura sartu