El eclecticismo en la pintura alavesa de postguerra: Grupo "Pajarita"

Cuadernos de Sección. Artes plásticas y monumentales

Arcediano Salazar, Santiago

Argitalpen urtea:
1991
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISSN:
0212-3215

pdf jaitsi

Laburpena

"Pajarita" taldeak, abstrakzio eta figurazioaren erdi bideko jokamolde eklektizista erakusten digu, gerra ondoko Arabako pinturaren barnean. Adierazpen askatasun handiagoaren bila saiatu zen talde honek arte arabarra berriztatu nahi izan zuen, figurazioaren barne beti ere. Urte horietan arte tradizionalaren eta berriaren arteko sintesiaren auzia planteiatzen zen. Taldearen oinarri estetikoak "Eskuela de Vallecas" eta, batez ere, "Joven Escuela de Madrid" Ikastetxeetan bilatu behar dira. "Pajarita" taldeko kideek 1920 urtearen inguruan jaiotako pintore belaunaldi zehatz bat osatzen dute ; ikasbide, esperientzia eta ideia berdintsuak izateaz gain, kezka eta helburu berberak dituzten pintoreak. Gehien landu duten pintura generoa paisaia izan da. Erabilitako hizkuntza plastikoa postimpresionismo edota expresionismo fauvistari dagokie estilo aldetik. Hona hemen ezaugarri garrantzitsuenak: ahalik eta deskripzio elementu gutxien, lerro soilak eta indar handiko koloreak. Paisaia norberaren espresiobide bihurtzen da. Pintoreak, gauzak ikusteko duen moduaren aurreko arreta piztu nahi du. "Pajarita" taldeko pinturak paisaia abstraktuaren alde daudenentzako bide zabal eta ezin hobeak eskaintzen ditu. Beraz, belaunaldi zehatz baten jokamoldeari erantzuten dion estilo piktorikoa dugu
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua