El intento de fundación de los Franciscanos para la atención de la colonia vasca de Caracas (1955-57) : el doble lenguaje

Cuadernos de Sección. Historia-Geografía

Álvarez Gila, Oscar

Argitalpen urtea:
1994
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISSN:
0212-6397

pdf jaitsi

Laburpena

1956. urtean, Arantzazuko santutegi berrirako sosak biltzeko ahaleginen barruan, frantziskotarren euskal probintziaren arduradunek Ameriketako euskaldunen dirua gogoratu egin zuten. Horrelaxe hainbat aita diru-biltzaile bidaliak izan ziren Ameriketako zenbait herrialdeetara, bertako euskal komunitateen artean Arantzazuko ezagupena eta beharrak zabaltzeko (Kuba, Argentina, etab.). Fraide hauteko batek, Venezuelara bidali zutenak, berehala bertako euskaldunekin harreman sendoak sortu zituen, Karakas-eko euskal etxearekin batik-bat. Harreman hauen ondorioz, euskal frantziskotarren arduradunei, Karakas-en euskaldunen laguntzarako komentu berri bat fundatzeko asmoa piztu zitzaien, horrekin batera ere euskaltzaletasuna zabalduz. Baina, aldi berean, "barrukaldean" balizko gaitzikortasun guztiei itzuri beharra zegoen: fundazioaren benetazko helburua sekretuki gordetzea hobe zitzaien, ez bazuten inolako arazorik nahi, batez ere Venezuelako euskaldunek orduko euskal abertzaletasun zentrurik eraginkorra zela kontutan harturik. Horrexegatik, hizkuntz bikoitza garatu zuten frantziskotarren buruzagiek, lehendabizikoa Espainia barruko harremanetan, bestea, Espainiaz kanpokoetan. Honek ekarritako autozentsurak eta zehaztasun-ezak, azken finean, 1957ko bukaeraldean proiektuaren betiko porrota ekarriko lukete
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua