El Patrimonio Arqueológico. Memoria para el futuro

Eusko Ikaskuntzaren XV. Kongresua: Donostia-Baiona 2001. Euskal zientzia eta kultura, eta sare telematikoak

Baldeón Iñigo, Amelia

Argitalpen urtea:
2002
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISBN:
84-8419-907-X

pdf jaitsi

Laburpena

Historian zehar, hainbat giza taldek espazio berak okupatu dituzte behin eta berriro, beren presentziari buruzko datuak toki horietan utzirik. Datu horien multzoak -ondasun materialak eta inmaterialak- ondare bat osatzen du, zeina metodologia arkeologikoaren bidez berreskuratzen dugunean Arkeologia Ondarea deitzen dugun. Arkeologia Ondarea gizartearen oroimen kolektiboa da, orainaldiaren osagaia da eta hazi egiten da ekarpen berrien bidez. Baina era berean mugatua eta ez-berriztagarria da, eta batzuetan gatazkak gertatzen dira haren interesen eta etorkizuneko proiektuen artean. Arkeologia Ondarearen gizarte eraginak, legeriak eta gestio eramangarriak beraren erabilera eta gozamena ahalbidetuko dituzte, kultura entitatearen elementu gisa eta lehen mailako ekonomia baliabide gisa ere.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua