El poblamiento holocénico y su medio en las cuencas prepirenaicas de Pamplona y Aoiz-Lumbier

Cuadernos de Sección. Prehistoria-Arqueología

Nuin Cabello, Javier
; Borja Simón, José A.

Argitalpen urtea:
1991
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISSN:
0213-3024

pdf jaitsi

Laburpena

Mendebaldeko Prepirinioko Arroak behe Holozenoan zentratu gara. Alderdi geografico, geologiko eta arkeologikoan ikuspuntuetatik, eta Behe-Holozenoko klima une desberdinetan oinarriturik, eguneratze historiko eta paleoanbientala egin nahi izan dugu. Ikuspegi gaurkotu hau burutzerakoan, genituen datu guztiak erabilli ditugu. Iruñerri eta Agoitz-Irunberri eskualdeetako Mendebaldeko Prepirinioko Arroak mendiek inguratu eta Arga nahiz Irati ibaiek drenatzen dituzten depresioak dira. Formazio geologikoari dagokionez, itsas deposituak ditugu oro har, El Perdón eta Izagaondoa aldeetako fazie kontinentaleko konglomeratuak izan ezik. Erliebea, tolestadura alpepirinioarraren ondorioa da. Isolaturik aurkitu diren 79 materialez gainera (material leundua, nagusiki), 48 aztarnategi arkeologiko aurkitu dira, orain artean: trikuarriak, lezeak eta lur azalekoak. Pleistozenos Aroko (Leginpea eta Araiz) eta protohistoriako aztarnategiak kontutan hartu gabe, Arroetako okupazio nagusia Eneolitos-Kalkolitos Arotik (Subborealaren hasiera) hasi zen garatzen, une gorena Brontze Aroan edukiko zuelarik (Subtlantikora arte). Neolitos nahiz Epipaleolitos Aroei legozkiekeen hasiera-mugak ez daude batere argi. Azkenik, hainbat kultur alderdi (zeramika, metalurgia, material kanpai-itxurakoa) eta faktore ekonomiko (abeltzantza, nekazaritza) baloratu dira, ezaugarri fisikoen erlazionatuz.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua