Elementos de Derecho Civil de Navarra

I. Jornadas de Derecho Privado Vasco: homenaje a Álvaro Navajas Laporte

Salinas Quijada, Francisco

Argitalpen urtea:
1993
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISBN:
84-87471-52-8

pdf jaitsi

Laburpena

Gauza nabaria da ezinezkoa dela Nafarroako zuzenbide forala zer den eta zer adierazten duen oharteraztea, Ihardunaldi batzuen barne, honelako kolaborazioak berez mugatzen dituen argitalpen hesi estuetan. Horrenbestez, bidezkoa iruditu zait gure egitekoa egokien betetzearren, "funtsezkoenetik" abiatzea, azalpenezko orientabidea hartuz eta gure Zuzenbidearen printzipio orokorretan oinarrituz, zeren eta funtsezkoaren kontzeptuak "zientzien eta arteen oinarriak eta lehen printzipioak" biltzen baititu. Hala beraz, nafar ordenamendu zibil osoa (Foru Berriaren 2 eta 4. legeak) egituratzen duten printzipioak azalduko ditut, beren kanpo eta barne historian, hau da, beraien erlazio historikoari eta analisi instituzionalari dagokienean. Denbora urria dela eta, Zuzenbideaz halako ideia pore edota okerren bat eman dezadan kezkaz libratzearren, lanaren bukaeran garaien inguruko nere obra propioak aipatuko ditut, berauek izan baititut gogoan lan hau egiterakoan eta gaiaz interes berezia dutenak beraietara jo dezaketelakoan. Eta sistema honetan datza: Nafarroako Zuzenbide zibilaren analisi kontzeptuala ; legeria historikoaren hstoria laburra ; eta, batez ere, egun indarrean dagoen Zuzenbidearen, hau da, Foru Berriare edo Nafarroako Konpilazio zibil foralaren zabala eta exegesia.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua