Entretenimendu saioen garrantzia Euskal Telebistan aro digitalean. Euskarazko ikus-entzunezko eduki entretenigarrien inguruko hausnarketa

Mediatika. Cuadernos de Medios de Comunicación, 19 [on line]

Azpeitia Iruretagoiena, Itziar

Argitalpen urtea:
2022
Argitalpen tokia:
Donostia ; Leioa
Ezaugarriak:
BIBLID [eISSN 1988-3935 (2022), 19; 5-24]
ISSN:
1137-4462; eISSN: 1988-3935

pdf jaitsi

Laburpena

Egungo garaiari aro digitala deitu ohi zaio, teknologia berri honek gizartearen esparrugehienetan eta mundu zabalean duen eragin nabarmena azpimarratzeko. Telebista jarduerarekinlotura zuzena du digitalizazioak eta, beraz, baita Euskal Telebistarekin ere. Aro digitalak sortu duenagertoki berriak zailtasunak eta aukerak eskaintzen dizkio euskal telebista publikoa den erakundehoni, hasieratik dituen helburuak eta zereginak betetzeko. Horren inguruko hausnarketa egin nahida artikulu honetan, ikus-entzunezko eduki entretenigarriei arreta eskainiz batez ere. Horrela,Euskal Telebistaren helburuak lortu ahal izateko entretenimenduzko edukiek duten garrantziaazalduko dugu. Horretarako digitalizazioak eta aurrerapen teknologikoek ekarri duten erakustokiberri honen ezaugarriak aztertuko dira, mehatxuak eta aukerak identifikatzeko premiazkoa denhausnarketa eginaz.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua