Euskal mitologia: lehengoa eta berririk

Cuadernos de Sección. Antropología-Etnografía

Apalategi Begiristain, Joxemartin

Argitalpen urtea:
1991
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISSN:
0212-3207

pdf jaitsi

Laburpena

Jean-Pierre Vernant helenista eta mitologoak, bere Mythe et societé en Grèce ancienne liburuan (1974), E. Leach antropologo sozialaren sailkapen hirutarra erabili zuen ikasketa mitologikoei buruzko teoria molde garrantzitsuenak adierazterakoan, hots: "symbolistes, fonctionnalistes, structuralistes" (op. cit., 227, 1982ko arg.) Autore berak,mitologiaren hastapenei buruz ari zelarik, M. Müller-en "mythologie comparée", E.B. Tylor-en "anthropologie anglaise" eta "philologie historique" alemaniarra aipatu zituen (ibid. 217-226). Honenbestean, Vernant-ek tipologia hirutar bikoitza erabiltzen du oro har, munduko mitoei buruzko teoria nagusiak aurkezterakoan. Euskal mitoei buruzko ikerketei gagozkiolarik, Vernant-ek tipologia molde guztiak erabili dira, teoria eboluzionista edo tyloriarra izan ezik. Hala eta guztiz ere, Vernant-ek ahantzi ditu Europari buruzko ikerlanetan ari izan diren folklorista edota etnografo europarrak: Van Gennep, Sébillot eta beste batzu, Frantzian ; Cerquand, Webster, J.M. Barandiaran, Euskal Herrian. Aurrerantzean ez genuke teoria bat besteen gainetik lehenetsi beharko, mitoei ikasketetan atsolutu bihurturik. Segituko dugu, jakina, norberak gogokoen duen teoriaz-enea folklorista eta etnografo europarrera da-eta, era berean, arreta handienaz jasoko ditugu ikasketa mitologikoetan erabiltzen diren beste teoria moldeek eskainitako lanak.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua