Euskarazko kazetaritza espezializatua: bideojokoen idatzizko iruzkinen azterketa

Mediatika. Cuadernos de Medios de Comunicación, 19 [on line]

Junguitu Dronda, Maitane

Argitalpen urtea:
2022
Argitalpen tokia:
Donostia ; Leioa
Ezaugarriak:
BIBLID [eISSN 1988-3935 (2022), 19; 79-106]
ISSN:
1137-4462; eISSN: 1988-3935

pdf jaitsi

Laburpena

Kazetaritza espezializatuari dagokionez Interneti esker merkatu-nitxo oso konkretuakgaratzeko aukera dugu. Honek garrantzi berezia hartzen du hizkuntza gutxituen kasuan eta areeta gehiago edukien gaia hiper-espezializatua denean, bideojokoak kasu. Euskarazko kazetaritzaespezializatuari buruzko hausnarketatik abiatuta −lizentzia libreen erabilpena barne− eta bideojokokazetaritzari ekinez, herri egitasmotik sortutako Interneteko proiektuen garrantzia aipatuko da lanhonetan. Konkretuki, bideojokoen arloan Game Erauntsia Elkartearen lana aztertuko da, 2014tikberaien blogean euskaraz bideojokoei buruz jarduten dutenak. Elkarte honen kazetaritza jardunaoinarri hartuta bideojoko iruzkinenen inguruko gogoeta teoriko-praktikoa egingo da. Bukatzeko,kazetaritza genero hau lantzeko proposamen zehatz bat proposatuko da.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua