Evolutionary analysis of human prosociality: an approach based on the study of HPA axis related genes in informative ancient populations

Revista Internacional de los Estudios Vascos. RIEV, 69, 2

Aldasoro-Zabala, Aloña (1); Hervella, Montse (2); De-la-Rúa, Concepción (3)

Argitalpen urtea:
2024
Argitalpen tokia:
Donostia
Ezaugarriak:
BIBLID [0212-7016; eISSN: 2952-4180 (2024), 69, 2] - Reccep.: 2024-07-07 - Acept.: 2024-09-05
DOI:
http://doi.org/10.61879/riev692zkia202404
ISSN:
0212-7016; eISSN: 2952-4180

Irakurri artikulua online

Laburpena

Azken ~40.000 urteetan giza espeziearen egokitzapen sozial eta biologikoa erraztera bideratuta egon litezkeen jokabideekin lotura duten zenbait aldaera genetiko (SNPak, ingelesez Single Nucleotide Polymorphisms) aztertu dira. Polimorfismo genetiko horiek HPA ardatzak (Hipotalamo-Hipofisi-Adrenala, ingelesez Hypothalamus-Pituitary-Adrenal) erregulatutako portaerekin dute zerikusia, eta hainbat datu-base paleogenomikotan bildutako giza genomen lagin batean aztertu dira. Lortutako emaitzek agerian uzten dute "prosozialitate" fenotipoen konplexutasuna; hala ere, gene batzuen maiztasun alelikoetan, hala nola OXTRan (oxitozinaren hartzailea), aldaketa tenporalak egon badirela dirudi, Goi Paleolitoaren amaieratik jokabide prosozialen garapenarekin erlaziona daitezkeenak.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua