Familia y sociedad: el legado de la historia en el mundo contemporáneo

V Tokiko Historiako Jardunaldiak: Familia Euskal Herrian

REHER, David S.

Argitalpen urtea:
1999
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISBN:
84-8419-987-8
ISSN:
1136-6834

pdf jaitsi

Laburpena

Europako kontinentean aurkitzen diren familia-sistemen arteko desberdintasun handiak eta ahaidetasunezko loturek duten indarra azpimarratzen ditu lanaren egileak. Kontinenteko iparraldean ahul samar aurkitzen du familia, beraren baitan norbanakoak familia-multzoaren gaineko lehentasuna izan ohi baitu; horren aurrean, familiaren sendotasuna ezaugarri duen Europako hegoaldekoa jartzen du, non familia-multzoak protagonismoa duen, norbanakoak baino areago. Desberdintasun horiek erro historiko sakonak dituzte eta gaur egun ere bizirik diraute, azken urteotan gertaturiko gizarte eta ekonomia aldaketa sakonak gora-behera. Familia-antolaketaren funtsezko moldeek ondorioak ekarri ohi dituzte gizartearen izaerarentzat eta kontuan hartu beharrekoak dira zenbait gizarte-politikari ekiterakoan.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua